sábado, 10 de septiembre de 2011

Groseko Irekia

Atzo hasi zen Gros Xake taldeak antolatzen duen txapelketa irekia, aurte 4 maisu jokatzen dute eta gutakoak Alfredok (denok pozten gara dagoeneko jokatzeko moduan dagoelako) eta Espinek jokatzen dute. Lehenengo txandan irabazi zuten partida, baina bigarren txandan maixuen kontra jokatu behar dute.

jueves, 8 de septiembre de 2011

Hondarribiko Gazteluaren I. Txapelketa

Hondarribira jokatzera joan ziren Claudio eta Iosu. Txapelketa berri hau 20 minutuko partidakoa da eta han gertatu zen laburpena aurki daiteke gure web orrian, bai euskeraz, bai gaztelaniaz.

jueves, 25 de agosto de 2011

Elo aldaketak

Argitaratu da euskal Eloaren azken zerrenda. Gure web orrian jarri dugu bakoitzaren Eloa, FIDE eta FEDA Eloak ez dira aldatu. Azpimarratzekoa da Claudiok eduki duen igoera, +44, agian iaz asko galdu zuelako.